XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lizardi, liriko on guztiak bezala, zail da ulertzen; hala ere, behin baino gehiagotan irakurriz hasierako oztopo hori gainditu ondoren, biziki dastatzen dira haren olerkiak, beraietara heltzeko idazleak ere biderik zailena hartu bait zuen: hitz gutxiz barne-mundua poemetara isurtzearena, bihotzetik, sentipenetatik eta bizipenetatik harako mezua jalgitzearena.

Lizardiren mezua, behin jasoz gero, gure egiten dugu, olerkiak sarritan berrirakurtzeko, behin eta berriz ahogozatzeko irrikia sortuz.

Hau dela eta, Lizardiren honelako irakurkera proposatu zigun Orixek: .

Lizardi eta euskara Euskararen balioztatzea eta prestigiatzea Bizkundeko euskal idazleen gai eta kezketako bat zen.

Kontutan har dezagun Espainiako zein Euskal Herriko zenbait jakintsuk eta jakintsu ustekok gutxiespeneko hitz gogorrik jaurti ohi zituztela euskarari buruz.

Hona zenbaitenak, adibide gisa: . (José Ortega y Gasset). (Miguel de Unamuno).

Lizardik bi sailetan ekin zion era horretako eritzi gaitzesleen aurka: arlo praktikoan, landuaren landuaz euskara adierazpideetan joria eta malgua izan zitekeela erakutsiz, eta arlo dialektikoan ohi zuen lirikotasunaz bere eritzia ager eraziz: .

Idazlanak Kazetaritzako prosa lanez gainera (Hitz lauz liburuxkan bilduak), poesia lanak dira aipagarrienak.

Hauek guztiak liburu batean bildurik daudelarik (Olerkiak), bere garaian olerkiok bilduma txikiagotan eman zituen argitara.